Web Push zerbitzuari esker, webguneek mezu berrien edo eguneratutako edukien berri eman diezazukete, baita webgunea kargatuta ez dagoenean ere. Firefox irekita dagoen bitartean, baimena eman zaien webguneek jakinarazpenak bidal ditzakete zure nabigatzailera, pantailan bistaratuz. Jakinarazpen batean klik egitean, jatorrizko webgunea ireki daiteke edo webgune horren fitxara aldatu, kargatuta badago. Onartutako Windows instalazioetan, Firefox itxita dagoen bitartean ere jaso ditzake jakinarazpen batzuk.
Adibidez, gogoko dituzun erosketa-webguneetako jakinarazpenetara harpidetu zaitezke, promozio edo eskaintza berrien berri eman diezazuten. Webgune ezberdinetako jakinarazpenetara harpidetu zaitezke. Kontzertuen webgune batek zure talde gogokoenaren ikuskizunen jakinarazpenak eskain diezazkizuke. Webgune horri zuri jakinarazteko baimena ematea erabakitzen duzu, eta astebete geroago zure taldea biran dagoela dioen jakinarazpen bat jasoko duzu.
Table of Contents
- 1 Nola eskatzen dute webguneek jakinarazpenen baimena?
- 2 Kudeatu atzitzen ari zaren webgune baten jakinarazpenen baimena
- 3 Kudeatu webgune guztien jakinarazpenen baimena
- 4 Nola ezeztatu dezaket webgune jakin baten jakinarazpenen baimena?
- 5 Nola gelditu dezaket Firefox jakinarazpenak baimentzeko eskatzetik?
- 6 Jaso webguneen jakinarazpenak Firefox itxita dagoen bitartean
- 7 Ohiko galderak
Nola eskatzen dute webguneek jakinarazpenen baimena?
Webgune batek baimena eskatu nahi badu, Jakinarazpena baimenaren
ikonoa ikusiko duzu helbide-barran. Bertan klik egitean, baimena emateko edo ukatzeko aukera emango dizun laster-leiho bat bistaratuko da.
Webgunearekin elkarrekintzan aritu bazara (teklatuko tekla bat sakatuz edo webguneko edozein lekutan sakatuz/klik eginez), laster-leihoa automatikoki bistaratuko da.
Kudeatu atzitzen ari zaren webgune baten jakinarazpenen baimena
- Egin klik helbide-barraren ezkerreko aldean dagoen giltzarrapoaren ikonoan
ezkutuaren ikonoan
.
- Egin klik irekitzen den Gunearen informazioaren paneleko goialdean dagoen botoian.
- Egin klik hurrengo paneleko Gunearen informazio gehiagoInformazio gehiago aukeran Orriaren informazioa leihoa irekitzeko.
- Aholkua: Orriaren informazioa leihoa menu-barratik ere ireki dezakezu, menu-barra gaituta badago. Egin klik menuan eta hautatu goitibeherako menuan.
- Hautatu Baimenak fitxa.
- Bidali jakinarazpenak atalean, aukeratu jakinarazpen-aukera bat: (lehenetsia), edo . Zure aukerak grisez badaude, desautatu Erabili lehenetsia kontrol-laukia.
Kudeatu webgune guztien jakinarazpenen baimena
- Pantailaren goialdeko menu-barran, egin klik menuan eta hautatu (edo , zenbait kasutan).Egin klik menuaren botoian
eta hautatu .
- Hautatu ezkerrean.
- Joan behera Baimenak atalera etaBaimenak atalean, egin klik Jakinarazpenak aukeraren eskuinean dagoen botoian.
- Hautatu edo edozein webguneren Egoera goitibeherako menuan jakinarazpenen baimena emateko edo ukatzeko. Kontuan izan hautatzeak webguneak baimena berriro eskatzea eragotziko duela.
- Jakinarazpenen baimena ukatzeko, baina webguneari etorkizunean berriro eskatzeko aukera emanez, hautatu webgunea eta egin klik zerrendaren azpiko botoian.
- Amaitutakoan, egin klik botoian.
Nola ezeztatu dezaket webgune jakin baten jakinarazpenen baimena?
Web Push aukerakoa da beti Firefox nabigatzailean. Webgune batek ezin dizu push jakinarazpenik bidali zure baimenik gabe. Webgune jakin batek zuri jakinarazpenak bidaltzea gelditzeko:
- Pantailaren goialdeko menu-barran, egin klik menuan eta hautatu (edo , zenbait kasutan).Egin klik menuaren botoian
eta hautatu .
- Hautatu ezkerrean.
- Joan behera Baimenak atalera etaBaimenak atalean, egin klik Jakinarazpenak aukeraren eskuinean dagoen botoian.
- Hautatu webgunea.
- Baimena ezeztatu besterik ez baduzu nahi (webguneari etorkizunean berriro eskatzeko aukera emanez), egin klik botoian.
- Baimena ezeztatu eta webguneak berriro eskatzea eragotzi nahi baduzu, hautatu webgunearen URLaren ondoan dagoen Egoera goitibeherako menuan.
- Egin klik botoian.
Bestela:
- Bisitatu jakinarazpenen baimena ezeztatu nahi diozun webgunea.
- Egin klik helbide-barrako Baimenak ikonoan
webgunearen Gunearen baimenen panela irekitzeko.
- Bilatu Bidali jakinarazpenak baimena eta egin klik ondoan duen botoian baimena kentzeko.
Baimena Orriaren informazioa leihoan ere uka dezakezu, Kudeatu atzitzen ari zaren webgune baten jakinarazpenen baimena atalean azaltzen den moduan.
Nola gelditu dezaket Firefox jakinarazpenak baimentzeko eskatzetik?
Webgune batek Firefox nabigatzaileari jakinarazpenak erakutsi nahi dituela adierazten badio, modu lehenetsian, baimena eman nahi duzun galdetzen du Firefox nabigatzaileak. Firefox konfigura dezakezu baimena automatikoki ukatzeko, ezer galdetu gabe. Aldaketaren ondoren ere, salbuespenak egin ahal izango dituzu jakinarazpenak erakustea edo push eginbideak erabiltzea nahi duzun webguneentzat, Orriaren informazioa leihoaren bidez.
- Pantailaren goialdeko menu-barran, egin klik menuan eta hautatu (edo , zenbait kasutan).Egin klik menuaren botoian
eta hautatu .
- Hautatu ezkerrean.
- Joan behera Baimenak atalera etaBaimenak atalean, egin klik Jakinarazpenak aukeraren eskuinean dagoen botoian.
- Hautatu Blokeatu jakinarazpenak baimentzea eskatzen duten eskaera berriak kontrol-laukia.
- Egin klik botoian.
Jaso webguneen jakinarazpenak Firefox itxita dagoen bitartean
This feature is experimental and is being introduced to the Firefox user base through a progressive rollout. It may not yet be available to all users. Additionally, remote improvements must be enabled.
Webgune guztiek ez dituzte jakinarazpenak onartzen Firefox itxita dagoen bitartean. Push jakinarazpenak bidaltzen dituzten webguneek fitxa batean irekita ez dituzunean ere eman diezazukete abisua. Hala ere, irekitako fitxa batetik zuzenean jakinarazpenak sortzen dituzten webguneek fitxa hori irekita dagoen bitartean bakarrik jakinarazi diezazukete.
Eginbide hau erabiltzeko, lehenik eta behin gutxienez webgune bati eman behar diozu jakinarazpenak bidaltzeko baimena. Orduan, Firefox itxita dagoen bitartean jakinarazpenak automatikoki gaituko ditu Firefox nabigatzaileak.
Eginbide hau aktibatu edo desaktibatu dezakezu Firefox ezarpenetan, webguneei dagoeneko eman dizkiezun jakinarazpen-baimenak aldatu gabe.
Informazio gehiago lortzeko, eginbide hau nola kudeatu barne, ikus Let websites notify you while Firefox is closed.
Ohiko galderak
Nola funtzionatzen du Web Push zerbitzuak?
Webguneek Service Worker bat instala dezakete, funtzionalitate multzo mugatu bat duen atzeko planoko web-orri bat, push zerbitzura harpidetu daitekeena. Webguneak, orduan, push mezu bat bidal diezaioke zure nabigatzaileari Mozilla-ren Web Push zerbitzuaren bidez, eta nabigatzaileak mezu hori prozesatu eta zure pantailan jakinarazpen bat bistara dezake.
Zein informazio partekatzen dut webgune batekin?
Baimenak eman zaizkion webgune batek push mezuak bidal diezazkizuke webgunea kargatuta ez dagoenean. Kuota batek mugatzen du webguneek pantailako jakinarazpenik gabe bidal diezazkizuketen push mezuen kopurua. Kuota gainditzen duten webguneei push mezularitza desgaituko zaie, eta berriro bisitatu beharko dituzu berriro harpidetzeko. Web Push zerbitzuak ez die webguneei zuzenean zure IP helbidea zehazten uzten.
Zein informazio erabiltzen du Firefox nabigatzaileak Web Push eskaintzeko?
Firefox nabigatzaileak konexio bat mantentzen du push zerbitzu batekin push mezuak jasotzeko irekita dagoen bitartean. Onartutako Windows instalazioetan, Firefox itxita dagoen bitartean ere jaso ditzake push jakinarazpenak Firefox Web Notifications izeneko programa osagarri baten bidez. Programa honek Mozilla-ren push zerbitzuarekiko konexioa mantentzen du Firefox berriro ireki arte edo eginbidea desaktibatu arte.
Beste plataforma batzuetan, edo eginbide hau desgaituta dagoenean, konexioa Firefox ixten denean amaitzen da.
Firefox nabigatzaileak konexio aktibo bat mantentzen du push zerbitzu batekin push mezuak jasotzeko, irekita dagoen bitartean. Konexioa Firefox ixten denean amaitzen da. Ausazko identifikatzaile bat (User Agent IDentifier edo UAID) gordetzen dugu gure zerbitzarian zure nabigatzailearentzat, bezeroak sortutako ausazko identifikatzaile batekin batera push harpidetza bakoitzerako. Harpidetzaren bat duzunean, UAIDa beharrezkoa da gure push zerbitzuak sarrerako mezuak Firefox nabigatzailera bideratzeko. Push jakinarazpenen harpidetza aktiborik ez baduzu, Firefox nabigatzaileak UAIDa txandakatzen du konexio berri bakoitzean.
Mahaigaineko Firefox nabigatzailean, Mozilla-k kudeatzen du push zerbitzua. Firefox for Android aplikazioak Mozilla Web Push zerbitzuaren eta Google-ren Cloud Messaging plataformaren konbinazio bat erabiltzen du jakinarazpenak Firefox for Android aplikazioari entregatzeko. Mozilla-ren aplikazioek bakarrik dute gaituta WebPush erabiltzea iOS sisteman (hirugarrenei debekatuta zaie WebPush erabiltzea iOS sistemara jakinarazpenak bidaltzeko, iOS erabilera-hitzarmenaren arabera).
Hiru kasuetan, push mezuak zifratuta daude IETF zehaztapenaren arabera, eta zure Firefox kopiak bakarrik deszifra ditzake. Zifratutako mezuak zerbitzarian gordetzen dira entregatu edo iraungi arte.
Zure IP helbidea 90 egunez gordetzen dugu zerbitzu honen barruan. Gordetako informazioa baliogabetu egiten da IP helbidea edo UAIDa aldatzen denean. Ez dugu informaziorik gordetzen honako hauei buruz:
- mezuak bidali dituzten zerbitzariak eta/edo zerbitzuak
- erabiltzaile-agente jakin bat noiz egon den linean/aktibo
Nola gehitu dezaket Web Push nire webgunean?
Push API zehaztapenak azaltzen du nola sortu Service Worker bat eta nola bidali push mezuak.