Berrezarri Firefox – konpondu arazo gehienak erraz

Firefoxekin arazoak badituzu, nabigatzailea berrezartzeak lagun zaitzake. Berrezartzeko aukerak arazo ugari konpontzen ditu, Firefox hasierako egoera lehentsira itzuliz, baina zure informazio garrantzitsuena gordez.

Berrezarri Firefox hasierako egoera lehenetsira

  1. Firefox leihoaren goialdean, egin klik Laguntza menuan eta hautatu Arazoak konpontzeko informazioa aukera.Firefox leihoaren goialdean, egin klik Firefox botoian, joan Laguntza azpimenura eta hautatu Arazoak konpontzeko informazioa aukera.Menu-barran, egin klik Laguntza menuan eta hautatu Arazoak konpontzeko informazioa aukera.
    Reset Firefox 1 - WinXPTroubleshooting info - winTroubleshooting info - macTroubleshooting info - lin
  2. Egin klik Berrezarri Firefox botoian, Arazoak konpontzeko informazioa orriaren goiko eskumako ertzean.
    Reset Firefox 2 - WinXPReset Firefox - Win - 1Reset Firefox - Mac - 1Reset Firefox - Lin - 1
  3. Jarraitzeko, egin klik berresteko irekiko den leihoko Berrezarri Firefox botoian.Jarraitzeko, egin klik berresteko agertuko den orriko Berrezarri Firefox botoian.
  4. Firefox itxi eta berrezarriko da. Berrezartzea burutzean, leiho batean inportatutako informazioa erakutsiko da. Egin klik Amaitu botoian eta Firefox irekiko da.Firefox itxi eta berrezarriko da. Berrezartzea burutzean, leiho batean inportatutako informazioa erakutsiko da. Egin klik Eginda botoian eta Firefox irekiko da.
  1. Egin klik New Fx Menu botoian eta gero Laguntzan Help-29.
  2. Laguntza menuan hautatu Arazoak konpontzeko informazioa.
  3. Egin klik Berrezarri Firefox… botoian, Arazoak konpontzeko informazioa orriaren goiko eskumako ertzean.
  4. Jarraitzeko, egin klik berresteko irekiko den leihoko Berrezarri Firefox botoian.
  5. Firefox itxi eta berrezarriko da. Berrezartzea burutzean, leiho batean inportatutako informazioa erakutsiko da. Egin klik Amaitu botoian eta Firefox irekiko da.

Zer egiten du berrezartzeko aukerak?

Zure Firefoxeko ezarpenak eta informazio pertsonal guztia profil-karpetan dago gordeta. Berrezartzeko aukerak profil-karpeta berri bat sortzen du zuretzat, baina datu garrantzitsuenak gordez.

Firefoxek honako datuok mantenduko ditu:

  • Laster-markak
  • Nabigatze-historia
  • Pasahitzak
  • Cookieak
  • Web-inprimakietako auto-osatze informazioa
  • Laster-markak
  • Nabigatze-historia
  • Pasahitzak
  • Cookieak
  • Web-inprimakietako auto-osatze informazioa
  • Hiztegi pertsonala
  • Laster-markak
  • Nabigatze-historia
  • Pasahitzak
  • Irekitako leihoak, fitxak eta fitxa-taldeak
  • Cookieak
  • Web-inprimakietako auto-osatze informazioa
  • Hiztegi pertsonala

Honako elementu eta ezarpenok ezabatuko dira:

Oharra: Berrezartzea burutu ondoren, Firefoxeko zure profil zaharraren informazioa mahaigainean utziko da, "Firefoxen datu zaharrak" izeneko karpeta batean. Berrezartzeak ez badu zure arazoa konpondu, gorde ez diren datu batzuk berreskura ditzakezu, sortutako profil-karpeta berrira fitxategi batzuk kopiatuz. Dagoeneko ez baduzu karpeta honen beharrik, hobe ezabatzen baduzu, informazio pribatua baitago bertan.



Partekatu artikulu hau: http://mzl.la/MnSTZB

Artikulua lagungarria izan da?

Itxaron mesedez...

These fine people helped write this article:

Illustration of hands

Volunteer

Grow and share your expertise with others. Answer questions and improve our knowledge base.

Learn More