Nola eragiten dio nire segurtasunari eduki arriskutsuak?

Oharra: Artikulu hau ez dagokio zuk darabilzun Firefox bertsioari. Azken Firefox Release bertsioarentzat da, hemendik deskarga daitekeena: mozilla.org/.

Helbide-barran ezkutuaren ikonoa ikusten baduzu, Firefoxek bisitatzen ari zaren orriko eduki arriskutsua blokeatu duela esan nahi du. Honek zer esan nahi duen eta zein aukera dituzun azalduko dizugu.
Mixed Content Blocking

Zer da eduki mistoa?

HTTP bidez zerbitzatutako orri bat bisitatzen duzuenan, zure konexioa eavesdropping eta man-in-the-middle erasoen aurkako babesik gabe gelditzen da. Webgune gehienak HTTP bidez zerbitzatzen dira ez dutelako informazio konfidentzialik aurrera eta atzera pasatzen, eta ondorioz ez dutelako segurtasun gehiagoren beharrik. Erabat HTTPS bidez zerbitzatutako orri bat bisitatzen duzunean (giltzarrapo grisa edo giltzarrapo berdea helbide-barran), adibidez zure bankua, konexioa egiaztatuta eta zifratuta dago, eta ondorioz eavesdropping edo man-in-the-middle erasoengandik babestuta.

Dena den, bisitatzen ari zaren HTTPS orriak HTTP edukia ere baldin badauka, HTTP zatia erasotzaileek irakur edo alda dezakete, orri nagusia HTTPS bidez zerbitzatzen den arren. HTTPS orri batek HTTP edukia duenean, honi eduki "mistoa" izatea deitzen diogu. Bisitatzen ari zaren orria partzialki zifratuta dago eta, segurua dirudien arren, ez da.

Mixed Content Requests

Eduki mistoaren blokeatzaileak HTTPS orrietatik kaltegarria izan daitekeen HTTP edukia blokeatzen du.

Oharra: Eduki mistoari buruzko informazio gehiagorako (aktiboa zein pasiboa), irakurri blogeko artikulu hau.

Zeintzuk dira arriskuak?

Erasotzaile batek bisitatzen ari zaren orriko HTTP edukia ordezka dezake, honela zure kredentzialak ostuz, zure kontuaren kontrola hartuz, zuri buruzko datu konfidentzialak eskuratuz, edo ordenagailuan malwarea instalatzen saiatuz.

Zein aukera dauzkat?

Webgune gehienek normal funtzionatzen jarraituko dute zuk ezer egin beharrik gabe.

Eduki mistoa bistaratzea baimendu nahi baduzu, errazki egin dezakezu hori:

  • Egin klik helbide-barrako ezkutuaren ikonoan Mixed Content Shield eta hautatu Desgaitu babesa orri honetan goitibeherako menuan.
    Disable protection
    • Helbide-barrako ikonoa abisurako hiruki laranjara Warning Identity Icon aldatuko da, eduki arriskutsua bistaratzen ari dela gogorarazteko.

Aurreko ekintza atzera botatzeko (eduki mistoa blokeatzeko), bisitatu orria berriro fitxa desberdinean.

Ikonoa munduko globo gris bat da, blokeoa aktibatuta badago ere

HTTP edukitik kaltegarria izan daiteen zatia soilik blokeatuko da; beraz, zenbait webgunetan baliteke oraindik HTTP edukirik izatea. Kasu horretan, Firefox eta webgunearen arteko konexioa oraindik partzialki zifratuta dago eta ez litzake segurutzat hartu beharko eavesdropping-aren aurka; horregatik azaltzen da globoaren ikono grisa.



Partekatu artikulu hau: http://mzl.la/13jCUSU

Artikulua lagungarria izan da? Itxaron mesedez...

These fine people helped write this article: oihanguren. You can help too - find out how.