Ezikusi haria eginbideak jarraitu nahi ez duzun elkarrizketa oso edo partzial bat irakurtzea saihesten dizu, beste elkarrizketa guztien berri izaten jarraitzen duzun bitartean. Ezikusitako elementua(k) mezuen zerrendako panelean ezkutatzen ditu. Ez die eragiten sarrerako mezu elektroniko edo albiste-artikulu berrien jakinarazpenei.
Table of Contents
Ezikusi hari bat
Hari bat ezikusteko, egin eskuin-klikaeduki Ctrl tekla sakatuta eta egin klik haren gainean eta hautatu , edo erabili K ("kill" hitzetik) laster-tekla. Horrek hautatutako elkarrizketako mezu guztiak ezikusi gisa markatuko ditu.
Ezikusitako mezuak ez dira ezabatzen, baina karpetara itzultzen zarenean ez dira mezuen zerrendan erakutsiko (lehenespenez). Elkarrizketa berean erantzun gehiago badaude, erantzun horiek ez dute mezu berrien jakinarazpenik eragingo.
Ezikusi azpihari bat
Azpihariak ezikustea hariak ezikustearen antzekoa da, baina hautatutako mezutik aurrerako erantzunak soilik ezikusten ditu. Hau erabil daiteke bestela interesgarriak diren baina erantzun jakin batetik aurrera gaitik ateratzen diren elkarrizketak ezikusteko.
Azpihari bat ezikusteko, egin eskuin-klikaeduki Ctrl tekla sakatuta eta egin klik ezikusi nahi dituzun mezuetako lehenengoan eta hautatu .
Zer gertatzen da nire ezikusitako hariak ikusi nahi baditut?
Ezikusitako hariak ikusi nahi dituzula erabakitzen baduzu, beharbada aldi baterako, egin klik menuan, ireki azpimenua eta markatu . Ezikusitako hariak ikusteari berriro uzteko, desmarkatu .
Ezikusi gisa markatutako hari bat ezikusteari uzteko, hautatu mezu bat harian, egin eskuin-klikaeduki Ctrl tekla sakatuta eta egin klik haren gainean eta hautatu berriro .