Pluginen hutsegite-txostenak

This article is no longer maintained, so its content might be out of date.

Errore honek esan nahi du plugin batek huts egin duela, adibidez Adobe Flash-ek. Orria berrituz gero plugina berrabiaraziko da eta bideoa (edo bestelako edukia) erakutsiko da berriro. Orria berritu aurretik hutsegite-txostena bidal diezaiokezu Mozillari Bidali hutsegite-txostena loturan klik eginda. Hutsegite-txosten hauek Firefox hobetzeko balio dute.

Plugin crash notification

Errore hau ez duzu Mac sistematan ikusiko Firefoxek oraindik ez daukalako pluginen hutsegiteen babeserako funtzionaltasuna. Funtzionaltasun berri hau Firefox 4an gehituko da Mac sistematan.


Zer da plugin bat?

Firefoxek bistara ezin dezakeen Internet edukia bistaratzeko softwarea da plugina. Eduki hauek oro har patentatutako formatuez egindako bideoa, audioa, online jokoak eta aurkezpenak izan ohi dira. Patentatuako formatu horiek egiten dituzten enpresek sortzen dituzte pluginak. Plugin ohikoenen artean daude Adobe Flash, Apple QuickTime eta Microsoft Silverlight.


Zer da hutsegite bat?

Softwareak bat-batean funtzionatzeari uzten dionean gertatzen da hutsegite bat. Pluginek huts egiten dute batzutan eta, horren eraginez, Firefoxek ere huts egiten du. Firefoxen hutsegiteei buruzko informazio gehiago jasotzeko, ikus Firefoxen hutsegiteak. Firefox 3.6.4tik aurrera Windows eta Linuxen eta Firefox 4tik aurrera Mac sistematan, zenbait plugin Firefoxetik bereiz kargatzen dira, modu honetan Firefoxek funtzionamendu normalarekin jarrai dezake pluginek huts egiten badute.


Ze informazio bidaltzen da?

Hutsegite-txostena Mozillara bidaltzen denean, etorkizuneko Firefox bertsioek gutxiagotan huts egin dezaten erabiltzen dute informazio hau Firefoxen garatzaileek. Hutsegite-txostenek ez dute inolako informazio pertsonalik bidaltzen. Informazio teknikoa bidaltzen da soilik, adibidez:

  • Bisitatzen ari zinen webgunearen helbidea
  • Erabiltzen ari zinen Firefox bertsioa
  • Zure sistema eragilea
  • Instalatutako pluginak
  • Instalatutako hedapenak
  • Informazio tekniko gehiago ere bai.

Informazio hau Mozillaren pribatutasun-politikaren arabera tratatzen da.

Nola desaktibatu hutsegite-txostenak bidaltzea

Bidaltzen dituzun hutsegite-txostenak Firefox hobetzen laguntzen digute.
  1. Firefoxen leihoaren goiko aldean egin klik Firefox botoian (Tresnak menua Windows XPn) eta ondoren egin klik Aukerak menuanMenu-barran, egin klik Firefox menuan eta hautatu Hobespenak...Firefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Editatu menuan eta hautatu HobespenakFirefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Tresnak menuan eta hautatu Aukerak...Menu-baarran, egin klik Firefox menuan eta hautatu Hobespenak...Firefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Editatu menuan eta hautatu Hobespenak...
  2. Hautatu Aurreratua panela.
  3. Hautatu Orokorra fitxa.
  4. Kendu marka Bidali hutsegite-txostenak aukerari.

    5e1f50c0e8ad641a461dd342ffe6a7f4-1268895614-245-2.jpg
    Plugin crash reports - WinPlugin crash reports - MacPlugin crash reports - Linux
  5. "closeoptionspreferences" txantiloia ez dago edo ez dauka onartutako berrikuspenik.


Nola saihestu dezaket pluginek hutsegitea?

Pluginekin erlazionatutako hainbat arazo pluginaren azken bertsiora eguneratuz konpon daitezke. Huts egin duen pluginaren izena errore-mezuan topa daiteke.

5e1f50c0e8ad641a461dd342ffe6a7f4-1271466371-339-1.png

Non topa dezaket Adobe Flash pluginaren hutsegiteei buruzko informazio gehiago?

Ikus Adobe Flash pluginak huts egin du.

Flash-erako Flex-ekin garatzen zabiltza?

Eten-puntuek Firefoxen esekitze-babesa abiaraz dezakete. Esekitze-babesa desgaitzeko, ezarri dom.ipc.plugins.timeoutSecs hobespenaren balioa -1 -era. Xehetasun gehiagorako, ikus Mozilla Developer Network-eko dokumentazioa.

These fine people helped write this article:

Illustration of hands

Volunteer

Grow and share your expertise with others. Answer questions and improve our knowledge base.

Learn More