Profilak

Bazenekien Firefoxeko hobespen guztiak (hasiera-orria, erabiltzen dituzun tresna-barrak, gordetako pasahitzak, laster-markak...) profil-karpeta berezi batean gordetzen direla? Hala da, bai. Zure profil-karpeta Firefox programatik bereiz gordetzen da, zerbait oker joanez gero zure informazioa salbu egon dadin. Ondorioz, Firefox desinstala dezakezu zure ezarpenik galdu gabe eta, aldi berean, ez duzu Firefox desinstalatu beharrik zure informazioa garbitzeko edo arazo bat konpontzeko.

Informazio hau kontsultatzeko dago hemen. Ez dituzu urrats hauek jarraitu behar baldin eta ez bazaizu beste artikulu batetik hau egitera zuzendu.

Nola aurki dezaket nire profila?

  1. Firefox leihoaren goiko aldeanMenu-barran, egin klik Laguntza menuanFirefox menuan, saltatu Laguntza menura (Windows XPn, egin klik Laguntza menuan) eta hautatu Arazoak konpontzeko informazioa.... "Arazoak konpontzeko informazioa" fitxa irekiko da.
  2. Aplikazioaren oinarrizko konfigurazioa atalean, egin klik Ireki karpetaErakutsi Finder-en botoian. Zure profilaren fitxategiak dituenkarpeta duen leiho bat irekiko da.
Oharra: ezin baduzu Firefox ireki eta erabili, jarraitu hurrengo ataleko azalpenak zure profila aurkitzeko.

Firefox 3.6

  1. Firefox leihoaren goiko aldeanMenu-barran, egin klik Laguntza menuan eta hautatu Arazoak konpontzeko informazioa.... "Arazoak konpontzeko informazioa" fitxa irekiko da.
  2. Aplikazioaren oinarrizko konfigurazioa atalean, egin klik Ireki karpetaErakutsi Finder-en botoian. Zure profilaren fitxategiak dituenkarpeta duen leiho bat irekiko da.
Oharra: ezin baduzu Firefox ireki eta erabili, jarraitu hurrengo ataleko azalpenak zure profila aurkitzeko.

Firefox 3.5

Zure profila aurkitzeko, jarraitu zure Windows bertsiorako azpian emandako azalpenak.

Profila aurkitzea Firefox ireki gabe

Windows Vista eta 7

  1. Egin klik Windowseko Hasi botoian eta "Hasi" menu azpiko bilaketa-kutxan idatzi %APPDATA%\Mozilla\Firefox\Profiles\, Enter tekla sakatu gabe. Profilen zerrenda agertuko da "Hasi" menuaren goiko aldean.
  2. Egin klik izenean “lehenetsia” duen profilean, leiho batean zabal dadin.

    ab167bec686b081a25849c98d6bf9ea7-1258940859-69-1.png

Windows 2000 eta XP

  1. Egin klik Windowseko Hasi botoian eta hautatu Exekutatu....

    win-run.png
  2. Idatzi %APPDATA%\Mozilla\Firefox\Profiles\ eta ondoren egin klik Ados botoian.

    win-rundialog.png
  3. Leiho bat irekiko da profilen karpetekin.
  4. Profila irekitzeko, egin klik bikoitza izenean “lehenetsia” duen karpetan.
  1. Ireki Finder eta joan zure hasierako karpetara. Oharra: hasierako karpeta zure Mac erabiltzaile-kontuaren izena izaten da normalean
  2. Zure hasierako karpetatik, ireki /Library/, gero /Application Support/, gero /Firefox/ eta azkenik /Profiles/. Karpeta honen barruan dago zure profil-karpeta.
  1. (Ubuntu) Egin klik pantailaren goiko eskuineko Lekuak menuan eta hautatu Karpeta nagusia. Fitxategi-arakatzailearen leiho bat agertuko da.
  2. Egin klik Ikusi menuan eta, dagoeneko ez badago markatuta, hautatu Erakutsi ezkutuko fitxategiak.
  3. Egin klik bikoitza .mozilla izeneko karpetan.
  4. Egin klik bikoitza firefox izeneko karpetan. Karpeta honen barruan dago zure profil-karpeta.


Ze informazio gordetzen da profilean?

  • Laster-markak eta nabigatze-historia: places.sqlite fitxategiak laster-markak eta bisitatutako webgune guztien zerrenda dauka. Argibide gehiagorako, ikus Bookmarks in Firefox artikulua.
  • Pasahitzak: key3.db eta signons.sqlite fitxategietan gordetzen dira pasahitzak. Argibide gehiagorako, ikus Password manager - Remember, delete and change saved passwords in Firefox artikulua.
  • Gune zehatzetarako hobespenak: permissions.sqlite fitxategiak gune zehatzetarako ezarrita dauden baimenak gordetzen ditu. Adibidez, popup leihoak zein webgunek erakuts ditzaketen gordetzen da.
  • Bilaketa-motorrak: search.sqlite fitxategiak eta searchplugins karpetak gordetzen dituzte Firefoxen Search bar - add, change and manage search engines on Firefox dauden bilaketa-motorrak.
  • Hiztegi pertsonala: persdict.dat fitxategiak Firefoxen hiztegira gehitu dituzun hitz pertsonalizatuak gordetzen ditu. Argibide gehiagorako, ikus How do I use the Firefox spell checker? artikulua.
  • Osatze automatikoaren historia: formhistory.sqlite fitxategiak bilaketa-barran egin dituzun bilaketak eta webguneetako inprimakietan sartutako datuak gogoratzen ditu. Argibide gehiagorako, ikus Control whether Firefox automatically fills in forms artikulua.
  • Cookie-ak: bisitatu duzun webgune batek zure ordenagailuan gordetzen duen informazio zatia da cookie bat. Normalean webguneetako hobespenak edo saio-hasierako egoerak izaten dira. cookies.sqlite fitxategian gordetzen dira cookie guztiak.
  • Segurtasun-ziurtagirien ezarpenak: cert8.db fitxategiak zure segurtasun-ziurtagiriak eta Firefoxen inportatu dituzun SSL ziurtagiriak gordetzen ditu.
  • Deskarga-ekintzak: mimeTypes.rdf fitxategiak fitxategi mota bat aurkitzean Firefoxek burutuko dituen ekintzen hobespenak gordetzen ditu. Firefoxi PDF fitxategiak Acrobat Reader-ekin irekitzeko esaten dien hobespenak dira, adibidez. Argibide gehiagorako, ikus Manage file types and download actions in Firefox artikulua.
  • Erabiltzaile-estiloak: egonez gero, Firefoxen itxurari edo zenbait webgune edo HTML elementuen portaerari erabiltzaileak definitutako aldaketak gordetzen dituzte \chrome\userChrome.css eta \chrome\userContent.css fitxategiek.

Profilekin lanean

Artikulua lagungarria izan da?

Itxaron mesedez...

These fine people helped write this article:

Illustration of hands

Volunteer

Grow and share your expertise with others. Answer questions and improve our knowledge base.

Learn More