Template:aboutmixedcontent

This article is no longer maintained, so its content might be out of date.

Zer da eduki mistoa?

HTTP bidez zerbitzatutako orri bat bisitatzen duzuenan, zure konexioa eavesdropping eta man-in-the-middle erasoen aurkako babesik gabe gelditzen da. Webgune gehienak HTTP bidez zerbitzatzen dira ez dutelako informazio konfidentzialik aurrera eta atzera pasatzen, eta ondorioz ez dutelako segurtasun gehiagoren beharrik. Erabat HTTPS bidez zerbitzatutako orri bat bisitatzen duzunean (giltzarrapo grisa edo giltzarrapo berdea helbide-barran), adibidez zure bankua, konexioa egiaztatuta eta zifratuta dago, eta ondorioz eavesdropping edo man-in-the-middle erasoengandik babestuta.

Dena den, bisitatzen ari zaren HTTPS orriak HTTP edukia ere baldin badauka, HTTP zatia erasotzaileek irakur edo alda dezakete, orri nagusia HTTPS bidez zerbitzatzen den arren. HTTPS orri batek HTTP edukia duenean, honi eduki "mistoa" izatea deitzen diogu. Bisitatzen ari zaren orria partzialki zifratuta dago eta, segurua dirudien arren, ez da.

Mixed Content Requests

Eduki mistoaren blokeatzaileak HTTPS orrietatik kaltegarria izan daitekeen HTTP edukia blokeatzen du.

Oharra: Eduki mistoari buruzko informazio gehiagorako (aktiboa zein pasiboa), irakurri blogeko artikulu hau.

Zeintzuk dira arriskuak?

Erasotzaile batek bisitatzen ari zaren orriko HTTP edukia ordezka dezake, honela zure kredentzialak ostuz, zure kontuaren kontrola hartuz, zuri buruzko datu konfidentzialak eskuratuz, edo ordenagailuan malwarea instalatzen saiatuz.

These fine people helped write this article:

Illustration of hands

Volunteer

Grow and share your expertise with others. Answer questions and improve our knowledge base.

Learn More