Nola ezarri hasiera-orria | Nola

Nola ezarri hasiera-orria

Firefoxen hasiera-orria ezartzea erraza da. Ezin duzula orri bakarrarengatik erabaki? Arazorik ez. Firefoxekin webguneen multzoak ezar ditzakezu hasiera-orri gisa. Hasiera-orriko ezarpenak lan egiten duzun modura moldatzeko adibideak eta urratsez-urratsezko azalpenak emango dizkizu artikulu honek.

"Firefox eguneratu egin da" fitxa aurkitzen baduzu Firefox hasten den bakoitzean, ikus Firefox says it's just updated every time it starts - how to fix artikulua.

Webgune bakarra hasiera-orri gisa

Gauzak sinple mantentzea gustatzen bazaizu, hona hemen nola ezar dezakezun hasiera-orria hiru urrats errazetan.

  1. Ireki hasiera-orria izatea nahi duzun webgunea.
  2. Egin klik web helbidearen ezkerrean dagoen ikonoan, arrastatu hasiera-orriko botoira eta kito.

    266d42376d7d58a8f40ef9dae1236252-1258698578-56-1.png
    Home page Win1

    Home page Mac1
    Home page Lin1
  3. Egin klik Bai botoian hasiera-orri gisa ezartzeko.

Proba ezazu: egin klik hasiera-orriko botoian eta hasiera-orri berria uneko fitxan kargatuko da. Hori bezain erraza da!

Webgune bat baino gehiago hasiera-orri gisa

Gogoko webgune guztiak klik bakarrean atzitzeko modua da hau. Adibidez, posta elektronikoa, albisteen gustuko webgune bat eta Facebook aldi berean ireki ditzakezu.

  1. Ireki leiho berri bat eta kargatu hasiera-orria izatea nahi duzun lehenengo webgunea.
  2. Egin klik fitxa berria irekitzeko botoian eta ireki hasiera-orriko multzoan egotea nahi duzun hurrengo webgunea. Errepikatu urrats hau nahi dituzun webgune guztiak fitxa berrietan ireki dituzun arte.
  3. Firefoxen leihoaren goiko aldean egin klik Firefox botoian (Tresnak menua Windows XPn) eta ondoren egin klik Aukerak menuanMenu-barran, egin klik Firefox menuan eta hautatu Hobespenak...Firefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Editatu menuan eta hautatu HobespenakFirefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Tresnak menuan eta hautatu Aukerak...Menu-baarran, egin klik Firefox menuan eta hautatu Hobespenak...Firefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Editatu menuan eta hautatu Hobespenak...
  4. Hautatu Orokorra panela (Nagusia panela Firefox 3.5en).
  5. Egin klik Erabili uneko orriak botoian.

    266d42376d7d58a8f40ef9dae1236252-1276818432-993-1.jpg
    Home page Win2 Home page Mac2 Home page Lin2
  6. Egin klik Ados botoian aukeren leihoa ixtekoEgin klik Itxi botoian hobespenen leihoa ixtekoItxi hobespenen leihoa .

Proba ezazu: itxi fitxa guztiak eta egin klik hasiera-orriko botoian. Aukeratutako orri guztiak fitxetan irekitzen direla ikusiko duzu.

Hasiera-orri lehenetsia berrezartzea

Hasiera-orriko pertsonalizazioak bertan behera utzi nahi badituzu, hau da egin beharrekoa.

  1. Firefoxen leihoaren goiko aldean egin klik Firefox botoian (Tresnak menua Windows XPn) eta ondoren egin klik Aukerak menuanMenu-barran, egin klik Firefox menuan eta hautatu Hobespenak...Firefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Editatu menuan eta hautatu HobespenakFirefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Tresnak menuan eta hautatu Aukerak...Menu-baarran, egin klik Firefox menuan eta hautatu Hobespenak...Firefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Editatu menuan eta hautatu Hobespenak...
  2. Hautatu Orokorra panela (Nagusia panela Firefox 3.5en).
  3. Abioa kutxan, egin klik Berrezarri lehenetsiak botoian.

    266d42376d7d58a8f40ef9dae1236252-1258698578-56-4.png
    Home page Win3 Home page Mac3 Home page Lin3
  4. Egin klik Ados botoian aukeren leihoa ixtekoEgin klik Itxi botoian hobespenen leihoa ixtekoItxi hobespenen leihoa .

Firefox abiatzean irekiko diren orriak ezartzea

Hasiera-orriko ezarpenekin batera erabil dezakezun funtzionaltasuna da hau. Denbora aurrezteko, azkeneko aldian bisitatzen ari zinen orriak irekitzea aukera dezakezu eta horrela, nabigatzea utzi zenuen toki beretik jarrai dezakezu.

  1. Firefoxen leihoaren goiko aldean egin klik Firefox botoian (Tresnak menua Windows XPn) eta ondoren egin klik Aukerak menuanMenu-barran, egin klik Firefox menuan eta hautatu Hobespenak...Firefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Editatu menuan eta hautatu HobespenakFirefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Tresnak menuan eta hautatu Aukerak...Menu-baarran, egin klik Firefox menuan eta hautatu Hobespenak...Firefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Editatu menuan eta hautatu Hobespenak...
  2. Hautatu General panela (Nagusia panela Firefox 3.5en).
  3. Abioa kutxan, egin klik "Firefox abiatzean:" ondoko goitibeherako menuan eta hautatu Firefox abiatzean bistaratzea nahi duzuna.
    • Erakutsi nire hasiera-orria - Hasiera-orria bistaratzen du (edo, bere kasuan, hasiera-orriak).
    • Erakutsi orri hutsa - Orri hutsa bistaratzen du (azkar kargatzen du; ez dago fitxak kargatu arte itxaron beharrik).
    • Berreskuratu azken saioko fitxa eta leihoak - Firefox erabili zenuen azkeneko aldiko orriak irekitzen ditu, nabigatzea utzi zenuen toki beretik berrekiteko. Argibide gehiagorako, ikus Restore previous session - Configure when Firefox shows your most recent tabs and windows.
  4. Egin klik Ados botoian aukeren leihoa ixtekoEgin klik Itxi botoian hobespenen leihoa ixtekoItxi hobespenen leihoa .

Proba ezazu: Gogoko baduzu, webguneen multzoa ezar dezakezu hasiera-orri gisa eta Firefox erabilitako azkeneko aldiko orriak irekitzea aukeratu. Horrela, lana utzitako lekutik berrekin dezakezu eta klik bakarrean gogoko webguneak ere atzi ditzakezu.

Laburbilduz

Firefox oso malgua da eta zuk erabakitzen duzu zer datorkizun ondoen. Kasurik sinpleenean webgune bakarra ezar dezakezu hasiera-orri gisa edo, klik bakarrarekin gogoko webgune guztiak atzi ditzakezu eta abiatzean utzi zenuen tokitik jarrai dezakezu. Zer datorkizu ondoen? Probatu eta egin aukera.

Artikulua lagungarria izan da?

Itxaron mesedez...

These fine people helped write this article: Julen. You can help too - find out how.
Get support for another platform:
Customize this article

Firefox